Maria Vittoria Carlotta Enrichetta dal Pozzo della Cisterna (gaztelaniaz: María Victoria dal Pozzo; Paris, 1847ko abuztuaren 9a - Sanremo, 1876ko azaroaren 8a), Cisternako printzesa, Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
Carlo Emmanuele dal Pozzo eta Louise de Méroderen alaba, Amadeo I.a Espainiakoarekin ezkondu zen. Tuberkulosiak jota hil zen.[1]
Erreferentziak
- ↑ Gallardo, Carmen. (2012). La Reina de las Lavanderas. El trágico destino de la reina María Victoria dal Pozzo, la esposa de Amadeo I de Saboya. La Esfera de los Libros.