Maria D. Van Kerkhove[1] (New Hartford, Ameriketako Estatu Batuak, 1977ko otsailaren 20a) estatubatuar epidemiologoa da. Arrisku handiko patogenoetan ikasia, Van Kerkhove gaixotasun infekziosoetan aditua da. Gaur egun Osasunaren Mundu Erakundearen Osasun Larrialdietako Egitasmoko kidea da.[2]
Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen 1999an Cornell Unibertsitatean. 2000n epidemiologian master-titulua lortu zuen Standford Unibertsitateko Medikuntza Eskolan. 2009an Gaixotasun Infekziosoen Epidemiologian doktoratu zen Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolan Kanbodiako hegazti-gripeari buruzko doktore-tesia landuz.
Erreferentziak