Maria Perpinyà i Sais

Maria Perpinyà i Sais
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Perpinyà i Sais
JaiotzaVerges1901eko abenduaren 6a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBanyoles1994ko uztailaren 6a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Maria Perpinyà i Sais (Verges, Baix Empordà, 1901eko abenduaren 6aBanyoles, Pla de l'Estany, 1994ko uztailaren 6a) kataluniar poeta, kazetari eta itzultzailea izan zen. 1925etik aurrera egin zen ezagun, prentsan hainbat argitalpen egin ondoren.[1]

Bizitza

Narcís Perpinyà i Ros eta Torroella de Montgríko Pietat Sais i Perpinyànen alaba zen, 1892an Vergesera ezkonduak.[2] 1928 eta 1929 urteetan bere poema batzuk argitaratu ziren, besteak beste, Ciutat (Manresa), El Dia,( Terrassa), Joia (Badalona) La Revista, La Nova Revista, D¨Aci d´Allà, La Nau edo Kataluniako La Veu-n. Eta El Matí egunkari katolikoan sortu berrian hasi zen erredaktore lanetan.[1]

APECeko eta Kataluniako Batasun Demokratikoko (UDC) emakumezkoen ataleko kide izan zen. 1930ean sinatu zuen emakumeen amnistiaren aldeko manifestua. Poesia errezitaldiak egiten ere aritu zen hainbat erakundetan, eta itzulpengintzan, frantsesetik bereziki, eta katalana zuzentzen. 1948an, Parisen ospatutako Lore Jokoetako Urrezko Biolarako Akzesita irabazi zuen, “Montserrateko Ama Birjinari” olerkiarekin. 36ko Gerrak bere ibilbidea eten zuen, gerraren ondoren bere munduan ixten joan baitzen, eta nahiz eta idazten jarraitu zuen adin batera arte, poemaren bat baino ez zuen argitaratu Les Cinc Banques (Bost Adarrak) (1975) liburuan eta 31 poetes d'avui konpilazioan (1977).

Lluís Jordà i Cardona kazetari eta idazlearekin ezkonduta egon zen.

Maria Perpiñán-ek Verges-eko Prozesioaren hizkuntza berrikusi zuen eta ulergarriagoko batera egokitu zuen, zorroztasuna eta originaltasuna galdu gabe. 1977. urtean musika jarri zitzaion "Dansa de la Mort a Verges Arxivat " bere poesiari. eta ekitaldia telebistaz eman zuten.

2009ko azaroan, Gironako Diputazioak Antología de poemas – Maria Perpiñán liburua argitaratu zuen, Josep Pla bildumako 22. zenbakia.

Argitalpenak

Liburuak

  • Poemes (Olerkiak) (1931)
  • Terra de vent (Haizearen lurraldea) (1936)
  • Antologia de poemes (Olerkien antologia) (2009)

Itzulpenak

Victor Hugoren Miserableak itzuli zuen, 2002ra arte Figueresen Bravo Edicionesek argitaratu gabea.[3][4][5] Hugoren Parisko Notre-Dame ere itzuli zuen, Bravo Edicionesek berrargitaratua.[6]

Bere itzulpenen artean, 1930ean argitaratutako Jeanne de Coulomb-en Remordiment eta Jeanne eta Claude Roenen Les aventures de Polzet nabarmendu daitezke.[7] Gainera, katalanezko beste testu batzuk zuzendu eta itzuli zituen.

Kolaborazioak egin zituen komunikabideak

Zenbait informazioren arabera, ondorengoetan ere kolaboratu zuen:

Erreferentziak

Bibliografia

  • Real, Neus. Dona i literatura a la Catalunya de Preguerra. Publicacions de l'Abadia de Montserrat, 2006. ISBN 84-8415779-2. 

Kanpo estekak