Maria Marí Guasch

Maria Marí Guasch
Bizitza
JaiotzaSant Llorenç de Balàfia (en) Itzuli1909ko martxoa
Heriotza2001eko urria (92 urte)
Jarduerak

Maria Marí Guasch (Sant Llorenç de Balàfia, 1909ko martxoa - Eivissa, 2001eko urria) espainiar militante errepublikarra izan zen eta errepresio frankistaren biktima.

Ibilbidea

18 urte zituela Josep Serra Guaschekin ezkondu zen. Bigarren Errepublikan, Manuel Azañaren (Izquierda Republicana) alderdian militatu zuten.

Eivissa uhartean mitin politiko batean parte hartu zuen lehen emakumea izateagatik nabarmendu zen Marí. Hain zuzen, 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde kanpainan izan zen, Can Vidaleten upategian mitin bat antolatu zenean. Hezkuntzaz, emakumeen eskubideez eta, batez ere, baserri munduko lan baldintzez hitz egin zuen hitzaldian.[1]

Espainiako 36.eko gerraren hasieran bera eta bere senarra errepresaliatuak izan ziren. 1937ko martxoan, guardia zibilak atxilotu egin zituen. Biak Eivissa hiriko kartzelan sartu zituzten. Ia lau urte egin zituen kartzelan Marik, Eivissako espetxean aurrena, eta Palmako espetxean preso ondoren. Azkenean, indultua eman zioten. Bere senarra, Josep Serra Guasch, aldiz, ia 6 urte egon zen atxilotuta, Eivissako kartzelan, Can Mirreko kartzelan Palman, Formenterako kontzentrazio esparruan, Valentziako kartzelan eta Alcoykoan, indultua eman ziotenean.

Maria Mari Eivissan hil zen 2001eko urrian, 92 urte zituela.

Aintzatespenak

Ibizak kale bat izendatu zuen bere omenez.[2]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Riera Escandell, Francisca. (2006). «Les Dones i la Guerra Civil» Memòria contra l'oblit. Les fosses de la Guerra Civil a Eivissa i Formentera: 109-120..
  2. Inauguració dels monòlits dedicats a Margalida "Llogat" i a les Treballadores de l'albercoc. 8 de març 2017.

Kanpo estekak