Maria Jeritza

Maria Jeritza

Bizitza
JaiotzaBrno1887ko urriaren 6a
Herrialdea Austria
HeriotzaOrange1982ko uztailaren 10a (94 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Winfield Sheehan
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Irakaslea(k)Estelle Liebling
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria, zinema aktorea eta concert singer (en) Itzuli
Lantokia(k)Brno eta Olomouc
Jasotako sariak
Ezizena(k)Moravian Thunderbolt
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaFonotipia
Victor Talking Machine Company

IMDB: nm0421957 Musicbrainz: 0cd7b5b4-7481-49a2-b583-b14e8885f0f5 Discogs: 868270 Allmusic: mn0002180952 Find a Grave: 9134 Edit the value on Wikidata

Maria Jeritza, sortzez Maria Jedličková (Brno, Moravia, Txekiar Errepublika, 1887ko urriaren 6a – Orange, New Jersey, 1982ko uztailaren 10a) opera abeslaria izan zen, sopranoa. Luzaroan Vienako Estatu Operarekin (1912-1935) eta Metropolitan Operarekin (1921-1932) elkartutako soprano dramatiko moraviar ospetsua izan zen. Ospera egin zuen igoera zirraragarriak, edertasun ikusgarriak eta pertsonalitateak eman zioten The Moravian Thunderbolt ezizena.[1][2][3]

Lan ibilbidea

1910. urtean Olomoucen Lohengrin operan egin zuen debuta, Elsa pertsonaia abestu eta antzeztu zuen. Francisco Jose enperadoreak entzun zuenean, berehala agindu zuen Vienako Estatu Opera inperialean kontrato bat eskaini ziezaiotela. Errepertorio zabala abestu zuen, Giuseppe Verdi, Wolfgang Amadeus Mozart eta Richard Wagnerren operak barne.

Richard Strauss alemaniar musikari eta konposatzailearen gustukoenetako sopranoa izan zen. Ariadneren rola sortu zuen Ariadne auf Naxos lanean (1912), enperatriza Die Frau ohne Schatten operan (1919), eta Marie/Marietta Erich Wolfgang Korngolden Die tote Stadt operan (1920). Azken rol horrekin egin zuen debuta 1921eko azaroaren 19an.

1926ko azaroaren 16an, Turandot operaren rol nagusia abestu eta antzeztu zuen Met-eko bere premier estatubatuarrean. Bertan, Leoš-Janáček konposatzailearen Jenufa operako protagonista (1924), Ermanno Wolf-Ferrari italiar musikagilearen I gioielli della Madonna (1925), Erich Wolfgang Korngoldenen Violanta (1927), Richard Straussen Die ägyptische Helena (Helena egiptoarra) (1928), Franst von Suppéren Boccaccio (1931), edo Donna Juanita (1932).

Bere ospea Met eszenatokian, Vienan bezala, ikaragarria izan zen, batez ere Tosca operan —Giacomo Pucciniren Tosce gogoenetako bat izan zen— , Carmen eta Jules Massenet frantses musikagilearen Thaïs lanean. Lotte Lehmann sopranoarekin —Straussen beste gogokoena— izan zuen lehia oso ezaguna izan zen.

Heriotza

Maria Jeritza New Jersey estatuko Orangen (AEB) hil zen 1982ko uztailaren 10ean, 94 urte zituela. North Arlingtoneko (New Jersey) Gurutze Santuaren Hilerrian dago lurperatuta.

Erreferentziak

  1. «Jeritza, Maria (1887–1982) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2026-07-22).
  2. «Biografía de María Jeritza (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (kontsulta data: 2026-07-22).
  3. (Ingelesez) «Maria Jeritza (1887-1982) :: museum-digital» global.museum-digital.org (kontsulta data: 2026-07-22).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.