Maria I.a Hungariakoa edo Maria Anjoukoa (hungarieraz: Anjou Mária, kroazieraz: Marija Anžuvinska, polonieraz: Maria Andegaweńska; 1371 – Budapest, 1395eko maiatzaren 17a) Hungariako eta Kroaziako erregina izan zen.
Luis I.a Hungariakoa eta Elisabet Bosniakoaren alaba izan zen. 1382ko irailaren 17an koroatu zuten Hungarian, aita hil eta zazpi egunera. Hungariako noblezia erregin baten aurka agertu zen. Karlos III.a Napolikoak, Mariaren lehengusu urrunak, Hungaria inbaditu zuen eta 1385ean errege izendatu zuen bere burua. Hala ere, Karlos handik gutxira hil zuten Mariaren amak bultzatuta. Maria eta bere ama harrapatu zituzten eta ama hil egin zuten. Maria 1387an askatu zuten. 1370ean Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zen eta berarekin batera 1386 eta 1395 bitartean erreinatu zuen. 1395ean hil zen, zalditik erorita.