Maria Diez de Ultzurrun (Ilarregi, 1900 – Auza?, 1990), izengoitiz Auzako sendalaria (gaztelaniaz: La curandera de Auza) deitua, nafar sendalaria izan zen. Ofizioa, amatxi Martina Ezkurrarekin ikasi zuen. Auzara ezkondu eta, amatxi hil ondoan, petrikilotzan hasi zen. Gehienbat, zauriak, hezur hausturak eta dislokazioak tratatzen zituen. Ospe handia lortu zuen. Bizitzaren azken hogeita hamar urtean lanbidea utzi zuen, «ezin zuelako penizilinarekin lehiatu», haren erranetan. Seme bat, Martin Aldaz, mediku traumatologoa izan zen[1].
Erreferentziak