Maria Antònia Martí Antonin (Toni Martí) Bartzelonako unibertsitateko hizkuntzalari katalan bat da, bertan Hizkuntzalaritza orokorra eta Filologia katalana saileko irakasle katedraduna da eta Lengoaia eta Konputazioa Zentroko zuzendaria (CLiC - Centre de Llenguatge i Computació). Enpresa hori hizkuntza-baliabideen ingeniaritzan aritzen da Bartzelonako Parke Zientifikoan.[1]
Gaur egun Hizkuntzalaritza Konputazionaleko irakaslea da. UOCeko irakasle kolaboratzailea ere izan da baita irakaskuntzarako hainbat materialen egile eta koordinatzailea ere unibertsitate horretako Filologia Katalanezko ikasketetan. Hizkuntzaren prozesamenduan egiten du ikerketa, baita hizkuntz ezagutzaren modelizazio konputazionalean, informazioaren erauzketan eta hizkuntzaren ingeniaritzarako baliabideen garapenean.[2]
Ibilbidea
Filologia erromanikoan lizentziatu zen hizkuntza hispaniarren espezialitatean 1973an, eta 1988an doktore titulua lortu zuen geroago Teresa Cabréren zuzendaritzapean izenburu hau zuen tesia defendatu zuenean: "Processament informatic del llenguatge: un sistema d'analisi morfologica per ordinador" (Hizkuntzaren prozesamendu informatikoa: konputagailu bidezko analizatzaile morfologikoa).[3]
Ikerketa taldeak sortu eta sustatu ditu, filologian eta hizkuntzaren prozesamenduan, Hizkuntzalaritza konputazionalean, Hizkuntzalaritza enpirikoan eta Corpus Hizkuntzalaritzan.
Lortu dituen zientzia-lorpenak bere argitalpenetan islatzen dira, ikerketa-proiektuetan (askotan estatu eta nazioarteko mailako partzuergo zabaletan parte hartzen), eta zuzendu dituen 12 doktoretza-tesietan.[4][5]
Komunitate zientifikoaren eraikuntzan egin dituen ekarpen nagusiak hauek dira:
Sariak
- 2000: "Emprenedors 2000" saria, CIDEM, Generalitat de Cataluña. Proiektua: Scriptum.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak