Marguerite d'Oingt

Marguerite d'Oingt

Bizitza
JaiotzaOingt, 1240
Herrialdea Frantzia
Heriotza1310eko otsailaren 11 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Frankoprovenzera
Jarduerak
Jarduerakmoja, idazlea eta mistikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaKartusiar

Marguerite d'Oingt (c. 1240 - 1310eko otsailak 11) kartusiar moja frantsesa, mistikoa eta idazlea izan zen. Frantzian identifikatutako lehen emakume idazlea izan zen.[1]

Bizitza

Marguerite d'Oingten plaka orogarria.

Marguerite d'Oingt Beaujolaiseko lurraldean jaio zen. Bertako Oingteko jaunen familiaren kide zen (1382an ondorengorik gabe desagertu zena).

Kartusiar moja bihurtu zen eta 1288an Poletainsgo monasterioaren laugarren priore izatera iritsi zen, Mionnaytik (Dombes) gertu dagoena (zeinetatik eraikin bakarra geratzen den zutik gaur egun) eta Marguerite de Bâgé-k[2] 1238an sortua

Marguerite d'Oingt bere garaian ezaguna izan zen mistikoa zen, Filipe IV.a Frantziakoaren eta Aita Santu Klemente V.aren garaian.

Lanak

Maria Frantziakoa poetarekin batera, Marguerite d'Oingt dokumentatutako lehen emakume poetetako bat da.

Latinez idazten zuen eta bere garaiko elizgizonen maila zeukan.

Bere lehen lana Pagina meditationum (‘Gogoetak’) (1286) izan zen eta latinez idatzi zuen.

Bi testu luze idatzi zituen frankoproventzeraz, hizkuntza horretatik geratzen zaizkigun lehenak:

- Li Via seiti Biatrix, virgina de Ornaciu, Béatrice Ornacieuxkoa beataren bizitza, hau ere moja kartusiarra; eta

- Speculum (‘Ispilua’).

Benedikto XVI.a Aita Santuak aztertu zuen bere espiritualitatea eta bere lanak aipatu zituen 2010eko audientzietan.[3]

Bibliografía

  • Marguerite d'Oingt, 1990: The Writings of Margaret of Oingt, Medieval Prioress and Mystic., Renate Blumenfed-Kosinki (ed. Eta itzultzailea). Newburyport, MA: Focus Information Group, Inc.
  • Bouvier, Abbé C. (ed.), 1982: La Bienheureuse Béatrix d'Ornacieux, religieuse de Parménie (2. ed.). Montsûrs: Résiac.
  • Duraffour, A., Gardette, P. and Durdilly, P. (eds.), 1965: Les Œuvres de Marguerite d'Oingt. Paris, Les Belles Lettres. BNF: notice n° FRBNF33090080
  • Guigue M.-C., 1908: Essai sur les causes de la dépopulation de la Dombes et l’origine de ses étangs. Lyon: H. Georg.
  • Philipon, E. (ed.), 1877: Œuvres de Marguerite d’Oyngt, prieure de Poleteins, publiées d’après le manuscrit unique de la Bibliothèque de Grenoble con introducción de M.-C. Guigue. Lyon: N. Scheuring. BNF: notice nº FRBNF31047406
  • Sancho Fibla, Sergi, 2018: Escribir y meditar. La obra de Marguerite d'Oingt, cartuja del siglo XIII, Colección El Árbol del Paraíso 93, Madril: Siruela. 978-84-17454-02-9.

Erreferentziak

  1. Inoiz Santa Marguerite gisa izendatua izan da, baina ez dago frogarik santutua izan zenik.
  2. Humbert V.a Beaujeukoaren edo Humbert I.a Dombeskoaren emaztea.
  3. Vatikanoko webgunea: 2010-11-03ko audientzia orokorra.

Kanpo estekak