Maria Frantziakoa (fl. 1160-1215) frantziar olerkaria izan zen. Ingalaterrako erregeen gortean bizi izan zen, eta Alienor erreginaren laguna izan zen. 1167 inguruan, dialekto anglonormandiarra erabiliz, hamabi “lais” (bertsoz idatzitako narrazioak) izenekoek osatutako bilduma argitaratu zuen. Esoporen "Fabulak" (1170) eta Saltreyren "L’Espurgatoire seint Patriz" (1190) itzuli zituen.
Erreferentziak