Margarita Gutierrez Arrigorriagan jaio zen 1984ko martxoaren 4an.[2] 1922 urtean Galdakaora ezkondu zen Juan Jose beitia Burundarena taxistarekin.[1]
Lan ibilbidea
1928 urtean haurdun zeuden emakume pobreei laguntzeko lanean hasi zen Galdakaoko Udalarentzat; eta 1964 urtean erretiratu egin zuten, 70 urte betetzera heldu zelako.
Emagina izan zenez herrian ezizen horrekin baino ez zuten ezaguten, Romualda Zuloaga pandereteraren omenaldia egin zen egunean konturatu ziren bezala. Data horretan Pilar Monreal herriko ekintzailea eta Josi Sierra bideogileak bere nortasuna eta bizitza ezagutzeko ekimena zabaldu zuten herriko jendeari dei bat eginez bideo baten bitartez.[3]
Ikerketa horren ondorioz bere izen abizenak oso osorik jarri zizkioten, emakumearen jaiotza eta heriotza datak aurkitu zituzten, eta bere lanaren gora-beherak ezagutu ere.[4]
Besteak beste Galdakaoko Udal Artxiboaren fondoetan 1937 urtean, Gerra Zibilaren ondorioz, arazketa prozesu baten ondorioz, lanetik kanporatua izan zen.[5]
1978 urtean Azaroaren 12an hil egin zen burmuineko ateroesklerosi baten ondorioz, 84 urte zituela.