Bartzelonan jaio zen, 1979an, eta laster egin zuen lan familiaren negozioan. Diseinu karrera ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Modaren Goi Eskolan, Felicidad Ducek 1928an sortutako LCI Barcelonan.[2] 2005ean graduatua, Modako marrazketa-ikastaroa egin zuen Londresko Saint Martinsen.[3] Bi alaba ditu.[4][5]
Lan ibilbidea
Escoték 2006an aurkeztu zuen lehen aldiz bere marka, Bartzelonako Moda FAD ibiltoki edo pasarelan, “Eszentrikoak” izenburupean. Geroago, Cibelesko Ego ibiltokira iritsi zen, Madrileko Modaren Astera, eta handik aurrera ohiko sinadura izan zen.[6]Beyoncé, Katy Perry eta Zendaya artistek beren diseinuak jantzi dituzte.[1][7] Nazio-mailan, PXXR GVNG trap taldea janztea erabaki zuen, batez ere Yung Beef eta Paula Echevarría edo Cristina Pedroche bezalako ospetsuak.
2020an, 2021ean eta 2022an, Espainiako Desigual markarako kapsulak aurkeztu zituen diseinatzaileak, estilo psikodelikoko jantzi abangoardistekin.[8]
Telebista ibilbidea
2018ko otsailetik 2022ko apirilera bitartean, talentu berrientzako Maestros de la costura lehiaketako epaimahaiko izan da Alejandro Gómez Palomo eta Lorenzo Caprilerekin batera.[9]
2022ko maiatzaren 9an, RTVEk berretsi egin zuen MasterChef Celebrity España sukaldaritza-lehiaketan parte hartuko zuela. Lehiaketa horretan finalista izan zen, hirugarren postua lortu zuen.[10]