María Victoria Casares Pérez (Coruña, Galizia, 1922ko azaroaren 21a - Alloue, Poitou-Charentes, Frantzia, 1996ko azaroaren 22a) frantses antzezlea zen, galiziarra jatorriz. Santiago Casares Quiroga politikariaren alaba zen.
Biografia
Parisera alde egin zuen 1939an. 1942an egin zuen lehen antzerki-obra, arrakasta handia lortuz. La Comédie Française eta Thèâtre National Populairreko kide izan zen. Hainbat zinema zuzendari famaturekin ere lan egin zuen (Cocteau, Carné, Bresson).
Aipagarriak dira bere filmetatik honako hauek: Les enfants du paradis (1944, "Paradisuko haurrak"), Le testament d´Orphée (1959, "Orfeoren testamentua"), La Lectrice (1988, "Irakurlea").
Filmografia
Erreferentziak