Marcel Carné
Marcel Carné (Paris, 1906ko abuztuaren 18a - Clamart, 1996ko urriaren 31) zinemagile frantsesa izan zen. BiografiaErrealismo poetikoa dute ezaugarri nagusitzat bere filmek. Jacques Prévert poeta ia beti izan zuen alboan, bere filmen gidoiak lantzen. Zenbaiten ustez, Frantziak eman duen zuzendari handienetakoa izan zen. Aipatzekoak dira, bere filmografian, film hauek: Drama bitxia (1937), Lainoen kaia (1938), Eguna argitzen ari da (1939), Arratseko bisitariak (1942), Paradisuko haurrak (1945), Teresa Raquin (1953) eta Bisita zoragarria (1973). Bigarren Mundu Gerraren ostean epaitu egin zuten, ustez nazi alemanen kolaboratzaile izan zelakoan, eta harrezkero ez zuten lortu bere filmek ordura arteko kalitaterik. Filmografia
Erreferentziak
Information related to Marcel Carné |