Manuel Marchena

Manuel Marchena

(2020)

Second Chamber of the Supreme Court of Spain (en) Itzuli lehendakari

2014ko urriaren 10a -
Juan Saavedra Ruiz (en) Itzuli

Magistratu Espainiako Auzitegi Gorenean

2007ko martxoaren 2a -
José Antonio Martín Pallín (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Marchena Gómez
JaiotzaLas Palmas Kanaria Handikoa1959ko martxoaren 1a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Sofía Perea (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 1981) lizentzia : zuzenbide
La Lagunako Unibertsitatea 1991) doktore : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmagistratua eta fiskala
Enplegatzailea(k)Espainiako Auzitegi Gorena
Las Palmas Kanaria Handiko Unibertsitatea
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusia
Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Doktoreen Errege Akademia

Manuel Marchena Gómez (Las Palmas Kanaria Handikoa, Kanaria Uharteak, 1959) espainiar epailea da, Espainiako Auzitegi Gorenekoa 2007. urtetik. Ibilbide judizial emankor baten ondoren, eduki politiko handiko auzietan murgildu zen 2014tik aurrera, baita oihartzun mediatiko eta polemika handia piztu bertako bere jokabide eta erabakiak zirela eta, hala nola Atutxa auzia eta buruzagi independentista katalanen kontrako auzia.

Gaztaroa

Haurtzaroa Aaiunen igaro zuen, Espainiako Saharako hiriburuan (Espainiako kolonia 1958tik 1976ra), Joaquín Marchena Rodriguez aita Lurreko Armadako ofizialordea baitzen, Espainiako Legiora kapitain sustatua. Aaiungo Institutu Orokorrean eta Las Palmas Kanaria Handikoan egin zuen Batxilergoa. Gero, berriz, Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, 1981. urtean, eta lizentziaturako azterketan nota onena eskuratu zuen: Ohorezko Matrikula. 1991. urtean, La Lagunako Unibertsitatean zuzenbide doktoregoa atera zuen, "Ministerio Fiskalaren mugapen konstituzionala" tesiarekin, Gai cum laude eskuratuz.

Espainiako Auzitegi Gorenean

2004an, uztailaren 18ko 1479/2004an, Auzitegi Goreneko fiskal izendatu zuten, Zigor Arloko Salan aritu zedin, eta hor jarraitu zuen 2007 arte. 2012ko martxoaren 8ko Ministroen Kontseiluaren erabakiz, Prozedura Kriminalaren Legea eraberritzeko proposamen bat ontzeko batzorde instituzionaleko buru izendatu zuten.

Auzitegi Goreneko epaile lanetan dabilen egungo etapan, interes mediatiko handiko auzi batzuetako txostengile aritu da, hala nola Andaluziako Gizarte Segurantzako pentsioen iruzur bidez eskuratzea (Campanar auzia); sexu eraso aurrekariak zituen gaizkile batek egindako sexu erasoen eta hilketaren auzia (Mari Luz auzia); udalbatzako kideek eta beste pertsona batzuek udal ondareari eraso egitearen kasua (Marbellako Saqueig kasua); Auzitegi Gorenaren ebazpen bat betetzeari uko egin zion Eusko Legebiltzarreko presidentearen kondena (Atutxa auzia).

Kalapitaren erdian

2018an, Ignacio Cosidók, Espainiako Senatuko Alderdi Popularreko bozeramaileak, PPko senatarien Whatsappean adierazi zuenez, PSOErekin egindako itunaren bidez Espainiako Auzitegi Goreneko "Bigarren Sala atzealdetik kontrolatuko" zuten ("diputatuak, senatariak eta gobernuko kideak epaitzeko eskumenak dituen bakarra"), gizon bikaina jarri omen baitzuten bertan: Manuel Marchena; gainera, 61. Salako buru arituko zirela ere esan zuen. Polemikak bultzatuta, Marchenak uko egin zion postu horri. Hain zuzen, Cosidóren hitzetan, 61. Salak aztertu eta erabakitzen ditu alderdiak legez kanpo uztea (adibidez, Herri Batasuna) edo/eta buruzagi independentista katalanen kontrako auzia,[1][2] eta Marchena aritu zen zehazki bertako epaile.[3]

2020ko abenduan, Bateragune auzia errepikatzearen alde ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenean, Bigarren Salako epaiel guztiek babestuta. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak auzipetuek Arnaldo Otegik berak, bidezko epaiketa izan ez zutela erabaki eta gero. Aldiz, 2017an, ez errepikatzearen alde agertu zen beste auzi batean; izan ere, «egitate berengatik bi aldiz epaitua ez izatearen eskubidea urratuko luke».[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2018-11-19). «El portavoz del PP en el Senado, a sus compañeros: "Controlaremos la sala segunda (del Supremo) desde detrás"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  2. «El PP disuelve el chat de Whatsapp al que Cosidó envió su polémico mensaje sobre la renovación del CGPJ» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  3. (Gaztelaniaz) Ordaz, Pablo. (2019-10-14). «Marchena, el juez que se convirtió en protagonista» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  4. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Berriro epaituko dituzte Bateraguneko bortzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).