Manez Saint-Jean Etxegarai[1], ezizenez Katxo[2] (Uztaritze, 1844ko azaroaren 15 - Uztaritze, 1909ko apirilaren 27) bertsolaria izan zen.
Biografia
Martin Saint Jean eta Jeanne Etchegarayren semea. Ezer gutxi dakigu bere bizitzaz. Ez zen ezkondu; lanbidez ibaietako garraiatzailea eta pobre bizi izan zen. Bizitokia Uztaritzeko Hiribehere auzoko Uhaldea etxea zuen[3].
Lanak
Bere bertso lanaz ez dago datu askorik. Bat-batekoan aritu zen; Lore Jokoetan hirugarren saria irabazi zuen Saran 1871n antolatutakoetan.
Erreferentziak
Ikus, gainera