Antzezlanaren sorgunea amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala da. Heriotzaz, doluaz, eta iraganaz aritzen da obra, baina batez ere maitatutako amona haren memoria landu beharraz, eta aurreko belaunaldi hark bizitzako arazoei eman behar izan zien erantzunaz.[3]
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Iraganeko sekretuek heriotzari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarri baterako bidea zabaltzen dute
Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran haren egunkari pertsonal zahar bat aurkitzen dute. Horrela jakingo dute Conchak, gaztea zelarik, Parisko kabaret batean bizi izan zuena.
Hori izango da obraren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.
Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 1940ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak.