Maider Garcia de Bikuña Quintana[1][2][3] —izen-deitura ofizialak: Maider García de Vicuña Quintana— (1976) sexologoa eta politikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentzia eskuratu zuen 1999an. 2002az geroztik, sexologo lanetan dihardu Gasteizen.[4] 2011ko udal hauteskundeez geroztik Aguraingo alkate bihurtu zen, bera buru zuen Bilduko zerrendak gehiengo osoz irabazi baitzuen udalerri hartan. 2015eko hauteskundeen ondoren, alkate izateari utzi zion.
Erreferentziak
- ↑ Abizena Garcia de Bikuña idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia de Bikuña onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «BILDUren alkateek indarrak biltzeko deia egin dute Toki Erakundeetan finantziazio justu eta nahikoa lortzeko helburu»[Betiko hautsitako esteka], Bildu koalizioaren webgunea, 2011-12-21.
- ↑ «Maider García de Bikuña: “Plazera berez, ez da txarra”», UEUren jarduera akademikoaren bloga, 2010-07-20.
- ↑ (Gaztelaniaz) Maider Garcia de Bikuñaren curruiculuma[Betiko hautsitako esteka], haren lantokia den Emaize sexologia zentroaren webgunean.