Maialen Diez (Andoain, Gipuzkoa, 1995) gipuzkoar abeslari eta musikaria da.
Bizitza
Andoaingo Musika Eskolako abesbatza txikian abesten zuen txikitan. Musika Eskolan solfeoa, zeharkako flauta eta kitarra ikasi zuen. Euskalduna futbol taldean ere jokatzen izan da, eta Urki dantza taldeko dantzaria izan da.
2007 urtean ETBko Egin Kantu! programan parte hartu zuen eta programaren irabazleetariko bat izan zen.[1] Egin Kantu (CD) diska grabatu zuen Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez Egin Kantu!ren beste irakazleekin batera.[2] Horrez gain, lau irabazleek bizpahiru kontzertu eman zituzten Euskal Herriko hirietan 2007 eta 2008 urteetan (besteak beste, Betizuren urteroko festan).
2015 urtean Kantugiro programan parte hartu zuen.[3]
Eritzaintza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ogibidez erizaina da.
Diskografia
Filmografia
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak