Magdalena Araceli Mouján Otaño (Pehuajó, 1926ko martxoaren 26a - Mar del Plata, 2005eko uztailaren 17a) argentinar matematikaria izan zen. Amaren partetik, Pedro Mari Otaño bertsolariaren biloba zen. Matematikan lizentziatu zen La Platako Unibertsitate Nazionalean eta 1950. urtean doktorego-tesia defendatu zuen.[1] Arturo Campion ikaskuntza zentroaren partaidea izan zen.[2]
Argentinako bost unibertsitateetan klaseak eman zituen eta 1960. urtean, 34 urte zituelarik, Argentinako Unibertsitate Katolikoko Zientzia Fisikomekaniko eta Ingeniaritzako Fakultateko sortzaileetariko bat izan zen. Urtebete beranduago, Argentinako Energia Atomikoko Batzordeko partaidea zen, RA1 erreaktoreko lantaldean, eta sasoi hartan, Buenos Aireseko Unibertsitateko Kalkulu Institutuan jaso berri zuten Clementina superordenagailuarekin frogak egin zituen lehenetarikoa izan zen. Ordenagailua erabiliz, ekuazio diferentzialen sistemaren bi arazo ebaztea lortu zituen.
Euskal gaiak landu zituen eta 1968an Gu ta gutarrak zientzia fikziozko ipuinaren egilea izan zen.[3]
Erreferentziak