Gu ta gutarrakMagdalena Moujánek idatzitako zientzia fikziozko kontaketa da. Gaztelaniaz idatzitako ipuin honek denbora-makina batean euskaldun batzuk egindako bidaiaren amaiera paradoxikoa azaltzen du.
Euskarazko izena duten gailuak agertzen dira ipuinean, hala nola Pimpilimpausa denbora-makina eta Jakinaisugurraordenagailua, Eibarren osoki egina, zehazten denez[1].
Zabalkundea eta zentsura
Gu ta gutarrak 1968ko uztailean Mar del Platan egindako Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria lortu zuen.
1970.ean Nueva Dimensión espainiar aldizkariaren 14. aleak ipuina argitaratu zuen. Lehen zentsura pasa arren, Ordena Publikoko Auzitegiak alea erretiratzeko agindua eman zuen, Moujánen lanak Manuel Fragaren Prentsa Legearen bigarren artikuluaren kontrakoa omen zelako.[2] Fiskal bereziaren esanetan, Gu ta gutarrak Espainiako batasunaren aurkakoa zen. Aldizkariak ipuina kendu zuen eta epaiketa bertan behera geratu zen. Hala ere, nazioarteko fandomen ika-mika handia eragin zuen eta ipuina frantsesez, alemanez, suedieraz, finlandieraz eta ingelesez argitaratu zuten.[3] 1979an Nueva Dimensión aldizkariak, zentsura frankista atzean utzita, kontaketa argitaratu zuen.