Maduratar herria (indonesieraz: Orang Madura eta Suku Madura) hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Madura uhartean duena. Gaur egun, Indonesiako beste eskualde askotan ere hedaturik dago, eta herrialdeko etniarik ugarienetan hirugarrena da. 2010ean 7.179.356 lagun ziren.[1] Haien hizkuntza madurera da, eta gehienak musulman sunitak dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak