Javera (ꦧꦱꦗꦮ / Basa Jawa) Indonesiako Java uhartean mintzatzen den hizkuntza da[1]. Hiru dialekto nagusi ditu eta horien artean hedatuena erdialdekoa da, Surakarta aldekoa bereziki. Lexikoa oso aberatsa da eta hizkuntza askotatiko maileguak ditu; horrez gain, hainbat trataera eta hizkuntza maila ditu. Hiztun askok indonesiera dute bigarren hizkuntza, bertoko hizkuntza ofiziala baita.
Zenbakiak
- 1 = siji – setunggal
- 2 = loro – kalih
- 3 = telu – tiga/tigo
- 4 = papat – sekawan
- 5 = limo – gangsal
- 6 = enem – enem
- 7 = pitu – pitu
- 8 = wolu – hasta/hesto
- 9 = songo – sanga/songo
- 10 = sepuluh – sedasa (sedoso)
- 50 = seket – siket
- 100 = satus – setunggah atus
- 1000 = sewu – sewu
Literatura
XIII. mendean agertu ziren Nazio Kronikak eta horiekin nazio elementua literaturan. Gorteetan bizi ziren erlijio gizonek idatzi zituzten. Bali uhartean jaso dira erdi mailako javeraz idatzitako lan gehientsuenak. Surakarta garaiaren hasieran literatura eta hizkuntza berritzen eta eguneratzen saiatu ziren idazleak, baina geroztik eta gaur egun arte, Balai Pustakak agertu dituen berrikuntza asmo horiek ez dute izan eraginik, eta tradizionalista izaten segitzen du javerazko literaturak.
Erreferentziak
Kanpo estekak