Madison Kocian

Madison Kocian

(2016)
Bizitza
JaiotzaDallas1997ko ekainaren 15a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSpring Creek Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua46 kilogramo
Altuera1,58 metro

gym-style.com…
IMDB: nm8068922 Facebook: madison.kocian Twitter: MadisonKocian Instagram: madison_kocian Olympic.org: madison-kocian Edit the value on Wikidata

Madison Taylor Kocian (Dallas, Texas; 1997ko ekainaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako gimnasta artistikoa da. Barra asimetrikoen ariketan munduko txapelduna izan zen 2015. urtean, eta domina olinpiko bikoitza 2016ko Rio de Janeiroko Jokoetan.

Kocian AEBko gimnasia-talde nazionaleko kide izan zen 2009tik 2016 arte, baina denboraldi batzuetan ez da hautatua izan lesioengatik. 2016ko uztailean, emakumezkoen gimnasia artistikoko talde olinpikoko kide izateko hautatu zuten. Taldekako txapeldun olinpikoa da eta barra asimetrikoko zilarrezko domina du. Gainera, taldekako eta asimetrikoko munduko txapelduna da.[1]

2016ko udazkenean ekin zion unibertsitateko gimnasta izateari Los Angeleseko UCLAn[2].

Datu biografikoa

Kocian Dallasen (Texas) jaio eta hazi zen, 1997ko ekainaren 15ean. Thomasen eta Cindy Kocianen alaba da, eta oso adin goiztiarrean gimnasia egiteko apuntatu zuten. Kocianek Ty izeneko anaia txikia du.

Bost urte zituenean, Kocian WOGAra joaten hasi zen. Valeri Liukinen gimnasioa da WOGA, eta bi txapeldun olinpiko ere joan ziren gimnasio horretara: Carly Patterson eta Nastia Liukin, Kocianek ahizpa nagusitzat hartzen duena.

Kocian Spring Creek Academy-ra joan zen, Plano-n (Texas), eta 2015. urtean graduatu zen. 2016ko udazkenean, Kaliforniako Unibertsitatean (Los Angeles) matrikulatu zen, eta bertako gimnasia artistikoko emakumezkoen taldeko kide egin zen[3].

2018ko abuztuan, Kyla Ross kidearekin batera, Larry Nassar selekzioko mediku ohiak egindako sexu-abusuak jasan zituela jakinarazi zuen.[4][5]

Junior ibilbidea

2009-2010

2009an, 12 urte zituela, Kocian AEBko junior talde nazionalean sartu zen. Urte horretan bertan seigarren sailkatu zen Txapelketa Nazionalean. Urte hartan Charleroin (Belgika) egin zen Top Gym Junior txapelketan, talde estatubatuarra ordezkatzeko hautatu zuten. Kocianek brontzezko domina irabazi zuen banakako zirkuituan, urrezko domina barra asimetrikoen proban, eta zilarra oreka-barran.

2010ean, bosgarrena izan zen Chicagoko U.S. Classic txapelketan, eta brontzezko domina irabazi zuen Connecticuteko Hartforden egin zen Txapelketa Nazionalean, barra asimetrikoen proban.[6]

2011-2012

2011n, WOGA Classic eta City of Jesolo sarietan lehiatu zen. Hurrengo urtean ezin izan zen lehiatu eskumuturrean lesio bat izan zuelako.

Ibilbide profesionala

2013

Kocianek U.S. Classic-en hasi zuen karrera profesionala. Zirkuitu indibidualean zazpigarren postua lortu zuen, baina barra asimetrikoetan zilarrezko domina lortu zuen. Txapelketa Nazionalean lesio bat izan zuen zoruko ariketan, orkatila okertuta. Horregatik, lehiaketa utzi behar izan zuen eta ez zuten aukeratu Munduko Txapelketan parte hartzeko. Hala ere, talde nazionaleko kide izaten jarraitu zuen.

2014

Abuztuan Pan American Championships-en parte hartu zuen eta talde nazionalari urrezko domina lortzen lagundu zion. Gainera, barra asimetrikoetan zilarrezko domina lortu zuen. Urte hartan, hamabigarren postuan sailkatu zen.[7] Txapelketa Nazionalean barra asimetrikoetan eta oreka-barran baino ez zuen parte hartu, eta bigarren eta bosgarren geratu ziren, hurrenez hurren.

Irailean, Txinako Nanningeko Munduko Txapelketan parte hartzeko hautatu zuten.[8]Estatu Batuek lortutako taldekako urrezko dominan lagundu zuen, baina ezin izan zuen banakako zirkuituaren amaieran parte hartu, bere hiru lagunen atzetik sailkatzean, puntuazio ona lortu arren (herrialde bakoitzeko bi gimnastak bakarrik har dezakete parte finalean).[9]

Munduko Txapelketaren ondoren, Kocianek ebakuntza egitea erabaki zuen, eskumuturreko lesioa behin betiko konpontzeko eta 2016ko talde olinpikoan parte hartzeko.

2015

Uztailean, Secret U.S. Classic-ean parte hartu zuen. Bertan, barra asimetrikoetan lehen postua lortu zuen eta bederatzigarrena oreka-barran.

Abuztuan, P&G Championships-etan lehiatu zen, eta zirkuitu indibidualean seigarren postua lortu zuen. 2013az geroztik, Kocianek ez zuen zirkuitu osoan lehiatu, orkatilako lesioa zuela eta.

Urrian, Glasgoweko Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketan parte hartu zuen talde estatubatuarreko kide izan zen. Urrezko domina lortu zuen barra asimetrikoen finalean, 15.366 punturekin. Viktoria Kómova eta Daria Spiridonova errusiarrekin eta Fan Yilin txinarekin partekatu behar izan zuen domina.[1] Talde zirkuituan urrezko domina lortzen ere lagundu zion AEBko selekzioari.[10]

2016

Urte hasieran, Kocianek lesio bat izan zuen orkatilan, eta City of Jerolo sariketan eta Pacific Rim Championships delakoan parte hartzeari uko egin zion.[11]

Errekuperatu ondoren, U.S. Classic, P&G Gymnastics Championships eta Olympic Trials (talde olinpikoa aukeratzeko probak) taldeetan parte hartu ahal izan zuen. Han, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan AEB ordezkatzeko hautatu zuten, Alexandra Raisman, Gabrielle Douglas, Simone Biles eta Lauren Hernandez-ekin batera.[12]

2016ko Olinpiar Jokoak

2016ko abuztuan, AEBko gimnasia artistikoko emakumezkoen taldeko kide bat izan zen, eta Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Sailkapen probetan, Kocian taldekako finalerako eta barra asimetrikoen finalerako sailkatu zen.[13]

Kocianek urrezko domina lortu zuen AEBetako taldearentzat (bigarrena jarraian), 184.897 puntu lortu zituen Aly Raisman, Simone Biles, Lauren Hernandez eta Gabrielle Douglas taldekideekin batera. "Final Five" izena hartu zuen talde honek, Martha Karolyi hautatzaile nazionalaren omenez (erretiratu aurreko azken proba izan baitzen).[14]

Gainera, Kocianek zilarrezko domina lortu zuen barra asimetrikoen finalean, 15.833 punturekin, eta Aliya Mustafina errusiarraren atzetik geratu zen.[15]

Unibertsitateko ibilbidea

2016ko udazkenean, Kocianek bere unibertsitate ibilbidea hasi zuen Los Angeleseko Unibertsitatean (UCLA) pediatria ikasteko asmoz. Horrez gain, Unibertsitateko emakumeen gimnasia artistiko taldean ere sartu zen.[2][3]

2017ko urtarrilaren 7an, Kocianek unibertsitateko gimnasian debuta egin zuen, umrrezko domina bat irabazi duen lehen gimnasta izan zen NCAAn parte hartzen. Minutu batzuk geroago bere kide Kyla Ross izan zen (2012ko Londresko domina), bigarren bihurtuz[16]. Kocianek 39.425 puntuazio osoa lortu zuen (jauzia: 9.825; asimetrikoak: 9.875; barra: 9.850; zorua: 9.875) eta horrela zirkuitu osoko proba irabazi zuen, lau gailuetatik hiruz gain.[16][17]

2017ko otsailaren 11n, unibertsitateko ibilbideko lehen10ak lortu zituen barra asimetrikoen ariketan. Bere taldekideak, Christine Peng-Peng Lee Kanadakoak ere 10 bat lortu zuen barra asimetrikoetan, UCLAko bi gimnastak aparatu berean 10ekoa lortu zuten lehen aldia izan zen. Gainera, Kocianek All-Around-a irabazi zuen hirugarren astez jarraian eta bere taldea 198.125 puntuko markara iristen lagundu zuen, talde batek orain arte denboraldi osoan lortu duen handiena.[18]

Kocianek bere lehen denboraldia amaitu zuen unibertsitateko gimnasta gisa, jokatutako 14 saioetatik 12tan parte hartuz, NCAAko sei partidako finalean barne, non UCLA taldea laugarren postuan sailkatu zen.

2018ko abuztuan, denboraldia amaitu ostean, Kocian-ek ebakuntza egin zuen Rioko Olinpiar Jokoetarako sailkatzerakoan izandako sorbaldako lesioagatik.[19] Interbentzio kirurgikoaren errekuperazioaren ondorioz, ezin izan zuen lehiatu hirugarren egunera arte Arizonan, eta oreka-barran bakarrik lehiatu zen.[20] Liga erregularrean zehar, oreka eta zoruko ariketetan bakarrik aritu zen.[20][21] Eskualdeko Txapelketan, denboraldi honetan lehen aldiz lehiatu zen barra simetrikoen ariketan.[22] 2018ko apirilaren 21ean, bere taldekideekin batera, Kocian NCAA Gimnasia Txapelketa Nazionaleko txapeldun izendatu zuten.[23]

2019ko urtarrilaren 4an, bere hirugarren denboraldi lehiakorra hasi zuen UCLAn, Pauley Pabilion-en jokatu zen Nebraskako Unibertsitatearen aurkako saioan[24].

Emaitzak

Lehenengo urtea 2017

Emaitzak 2017
Data Aurkaria Jauzi Asimetrikoa Oreka-barra Lurra All-arround Taldea Notak
2017/01/7 Arkansas Razorbacks 9,825 9,875 9,850 9,875 39,425 195,700 Debuta.[17]
2017/01/15 Oklahoma Sooners 9,875 8,900 9,92 9,900 38,600 196,825 [25]
2017/01/28 Oregon State 9,875 9,875 9,850 9,925 39,525 197,325 [26]
2017/02/4 Arizona State 9,875 9,850 9,950 9,950 39,625 197,150 [27]
2017/02/11 Stanford 9,850 10,000 9,775 9,950 39,575 198,125 Lehenengo 10.[18]
2017/02/18 Utah 9,825 9,850 9,950 9,925 39,550 197,500 [28]
2017/02/20 Utah State y Bridgeport --- 9,875 9,625 --- --- 195,875 [29]
2017/02/25 Arizona Wildcats 9,850 9,900 9,925 9,950 39,625 197,725 [30]
2017/03/5 California Golden Bears 9,850 9,825 9,750 9,900 32,325 197,525 [31]
2017/03/12 North Carolina State --- --- --- --- --- 197,800 [32]
2017/03/18 Txapelketa Pac-12 9,777 9,825 9,900 9,900 39,400 197,100 3. postuan sailkatutako taldea.[33]
2017/04/1 Regionalak NCAA 9,800 9,950 9,750 9,875 39,375 196,800 1. postuan sailkatutako taldea.[34]
2017/04/14 Semifinala NCAA 9,8750 9,8750 9,8625 9,9375 39,5500 197,5000 2. postuan sailkatutako taldea.[35]
2017/04/15 Finala NCAA 9,8125 9,9375 9,8125 9.9125 39,4750 197,2625 Laugarren postuan sailkatutako taldea.[36][37]

Bigarren urtea: 2018

Emaitzak 2018
Data Aurkaria Jauzi Asimetrikoa Oreka-barra Lurra All-arround Taldea Notak
2018/01/6 Ohio State --- --- --- --- --- 196,250 [38]
2018/01/14 Stanford, Utah y Washington --- --- --- --- --- 197.200 [39]
2018/01/20 Arizona Wildcats --- --- 9,225 --- --- 197,300 Debuta.[20]
2018/01/27 LSU, North Carolina State y Washington --- --- 9,875 --- --- 197,625 [40]
2018/02/4 Oklahoma Sooners --- --- 9,850 --- --- 197,950 [41]
2018/02/10 California Golden Bears --- --- 9,925 --- --- 197,750 [42]
2018/02/18 Utah --- --- 9,900 --- --- 197,425 [43]
2018/02/25 Oregon State --- --- 9,875 9,900 --- 198,075 [21]
2018/03/4 Iowa State, Kent State y Nebraska --- --- 9,750 9,875 --- 197,500 Masters Classic.[44]
2018/03/11 Stanford --- --- 9,825 9,925 --- 197,800 [45]
2018/03/13 San Jose State --- --- 9,875 9,800 --- 198,275 [46]
2018/03/24 Txapelketa Pac-12 --- --- 9,850 9,825 --- 197,500 1. postuan sailkatutako taldea.[47]
2018/04/7 Regionalak NCAA --- 9,875 9,825 9,850 --- 197,650 1. postuan sailkatutako taldea.[22]
2018/04/20 Semifinala NCAA --- 9,7750 9,8375 9,8750 --- 197,5625 1. postuan sailkatutako taldea.[48]
2018/04/21 Finala NCAA --- 9,9375 9,2750 9,8375 --- 198,075 1. postuan sailkatutako taldea.[23]

Hirugarren urtea: 2019

Emaitzak 2019
Data Aurkaria Jauzia Asimetrikoa Barra Lurra All-arround Taldea Notak
2019/01/4 Nebraska --- 9,825 --- --- --- 197,250 Debuta.[49]
2019/01/12 California, Michigan State y UC Davis --- 9,850 9,850 --- --- 197,700 College Challenge.[50]
2019/01/21 Arizona State --- 10,00 9,875 --- --- 197,775 [51]
2019/01/27 Stanford --- 9,800 9,575 --- --- 197,225 [52]
2019/02/2 Oregon State --- 9,975 9,825 --- --- 197,900 [53]
2019/02/10 Washington --- 9,925 --- --- --- 197,600 [54]
2019/02/16 Arizona --- 9,900 9,800 --- --- 198,025 [55]
2019/02/23 Utah --- 9,950 9,225 --- --- 198,025 [56]
2019/03/3 Oklahoma Sooners --- 9,825 9,825 --- --- 197,575 [57]

Domina taula

Urtea Lehiaketa Taldea AA VT UB BB FX
2009 Junior Txapelketa Nazionala 6 8
TOP Gym 3. postua, brontzezko domina 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
2010 Woga Classic 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 8 2. lekua, zilarrezko domina
CoverGirl Classic 5 5 3. postua, brontzezko domina
Junior Txapelketa Nazionala 5 6 3. postua, brontzezko domina 6
2011 Trofeo City of Jesolo 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
Woga Classic 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 1. postua, urrezko domina 7 2. lekua, zilarrezko domina 1. postua, urrezko domina
2012 Woga Classic 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 1. postua, urrezko domina 3. postua, brontzezko domina 3. postua, brontzezko domina
2013 American Classic 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
Woga Classic 1. postua, urrezko domina 3. postua, brontzezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
Secret U.S. Classic 7 2. lekua, zilarrezko domina
2014 Woga Classic 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
Trofeo City of Jesolo 1. postua, urrezko domina
Secret U.S. Classic 2. lekua, zilarrezko domina 8
Txapelketa Nazionala 2. lekua, zilarrezko domina 5
Ogi Amerikarreko Txapelketa 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina 4
Munduko txapelketa 1. postua, urrezko domina
2015 Secret U.S. Classic 1. postua, urrezko domina 9
Txapelketa Nazionala 6 1. postua, urrezko domina 12 8
Campeonato Mundial 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina
2016 Woga Classic 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina 1. postua, urrezko domina
Secret U.S. Classic 2. lekua, zilarrezko domina 15
Txapelketa Nacionala 5 2. lekua, zilarrezko domina 7 6
Olympic Trials 8 12 1. postua, urrezko domina 9 9
Joko Olinpikoak 1. postua, urrezko domina 2. lekua, zilarrezko domina
2017 NCAA 4 7 7
2018 NCAA 1. postua, urrezko domina

Oharrak: AA=Banakako zirkuito osoa. VT=Jauzia. UB=Barra asimetrikoa. BB=Oreka-barra. FX=Lurra.

Erreferentziak

  1. a b «4 women share uneven bars gold at world gymnastics championships». usnews.com (ingeleses). 2016ko irailaren 2an berreskuratua.
  2. a b (Ingelesez) «Four Olympians go for blue and gold as new Bruins» UCLA (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  3. a b (Ingelesez) Koman, Tess. (2016-08-04). «12 Things You Need to Know About U.S. Olympic Gymnast Madison Kocian» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  4. (Gaztelaniaz) «Otras dos medallistas denuncian abusos de Larry Nassar» Mundo Deportivo 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  5. «Olympic gymnasts Madison Kocian and Kyla Ross reveal abuse by Larry Nassar». The Guardian (ingeleses). The Guardian. 2018ko abuztuaren 16a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  6. «Official Website». gym-style.com/madisonkocian(ingeleses). 2016ko irailaren 2an berreskuratua.
  7. «2014 Secret U.S. Classic - Meet Results» (PDF). USA Gym (ingeleses). 2014ko otsailaren 8a. Jatorrizkotik artxibatuta, 2014ko abuztuaren 12an. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  8. «USA Gymnastics announces U.S. Women's Team for 2014 World Championships». usagym.org (ingeleses). 2016ko irailaren 2an berreskuratua.
  9. «Women's Team Final Results - 45th Artistic Gymnastics World Championships» (PDF). USA Gym (ingeleses).2014ko urriaren 8a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  10. Usa Gym (2015eko uztailaren 25a). «2015 Secret U.S. Classic» (ingeleses). 2017ko urtarrilaren 15ean berreskuratua.
  11. «U.S. Medalists at World Artistic Gymnastics Championships». USA Gym (ingeleses). 2016ko irailaren 2an kontsultatua.
  12. Axon, Rachel (2016ko martxoaren 8a). «Madison Kocian says ankle injury is nothing major». USA Today (ingeleses). 2018ko abuztua 24an kontsultatua.
  13. Penny, Brandon (2016ko uztailaren 10a). «Simone Biles, Gabby Douglas, Aly Raisman Lead Olympic Women’s Gymnastics Team». Team USA (ingeleses).2016ko irailaren 2an kontsultatua.
  14. Gladu, Alex (2016ko abuztuaren 14a). «Madison Kocian Will Prove Herself On Uneven Bars». Bustle (ingeleses). 2018ko abuztuaren 24 an kontsultatua.
  15. La Vanguardia (2016ko uztailaren 9a). «Estatu Batuetan gimnastika artistikoaren titulua nagusitasun iraingarria duten taldeengatik hartzen da». 2017ko urtarrilaren 15ean kontsultatua.
  16. a b (Ingelesez) Zaccardi, Nick. (2017-01-09). «Madison Kocian, Kyla Ross make history with NCAA gymnastics debuts» OlympicTalk | NBC Sports (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  17. a b Team USA (2017ko urtarrilarean 8a). «Madison Kocian Wins All-Around At Collegiate Gymnastics Debut» (ingeleses). 2017ko urtarrilaren 15an kontsultatua.
  18. a b «No. 4 UCLA Wins Season Opener vs. Arkansas». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko urtarrilaren 7a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  19. UCLA Bruins (2017ko otsailaren 11a). «Kocian, Lee Hit Perfection in Win over Stanford» (ingeleses). 2017ko otsailaren 12an kontsultatua.
  20. a b c Dam, Tuanh (2017ko apirilaren 15a). «UCLA gymnastics earns fourth-place finish at NCAA Super Six». Daily Bruin (ingeleses). 2018ko abuztuaren 24an contsultatua.
  21. a b «Kocian Recovering from Successful Shoulder Surgery - UCLA». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko irailaren 11a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  22. a b «UCLA Scores Season-High 197.3 in Win at Arizona». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko urtarrilaren 20a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  23. a b «UCLA Scores Season-High 198.075 in Win over OSU». UCLA Bruins (ingeleses). 25 de febrero de 2018ko otsailaren 25a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  24. (Ingelesez) «No. 1 UCLA Defeats No. 11 Nebraska in Season Opener» UCLA (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
  25. «UCLA Wins 2018 NCAA Gymnastics Title». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko apiriaren 21a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  26. «No. 1 UCLA Defeats No. 11 Nebraska in Season Opener». UCLA Bruins (ingeleses). 2019ko urtarrilaren 4a. 2019ko urtarrilaren 19an kontsultatua.
  27. «UCLA Scores Season-High 196.825 at Oklahoma». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko urtarrilaren 15a. 2018ko abuztiaren 24an kontsultatua.
  28. «Ross' Perfect 10 Powers UCLA to Victory at OSU». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko urtarrilaren 28a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  29. «Bruin Gymnasts Down Devils». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko otsailaren 4a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  30. «Ross Scores Perfect 10 but Bruins Edged by Utah». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko otsailaren 18a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  31. «Ross Scores Another Perfect 10 in Tri-Meet Win». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko otsailaren 20a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  32. «UCLA Earns 197.725 in Dual Meet Win over Arizona». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko otsailaren 25a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  33. «Ohashi's Perfect 10 Paces UCLA in Win over Cal». UCLA Bruins (ingleses). 2017ko martxoaren 5a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  34. «Pair of Perfect 10s Lead UCLA to Senior Day Win». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko martxoaren 12a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  35. «Ross, Lee Win Pac-12 Honors as UCLA Places Third». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko martxoaren 18a. 2018ko abuztuareb 24an kontsultatua.
  36. «UCLA Wins NCAA Champaign Regional». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko apirilaren 1a. 2018ko abuztuaren 24an kontsutatua.
  37. «Bruins Qualify for NCAA Super Six Team Finals». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko apirilaren 14a. 2018ko uztailaren 24an kontsultatua.
  38. «Women's Gymnastics Meet Results - 2017 NCAA Super Six Championships». UCLA Bruins (ingeleses). 2017ko apirilaren 15a. 2017ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  39. «Gymnastics Defeats Ohio State in Season Opener». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko urtarrilaren 6a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  40. «UCLA Wins Elevate the Stage in Reno». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko urtarrilaren 14a. 24 de agosto de 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  41. «UCLA Wins Metroplex Challenge with 197.625». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko urtarrilaren 27a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  42. «UCLA, Oklahoma Gymnasts Give Super Showcase». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko otsailaren 4a. 2018ko abuztuaren 24an kontsulltatua.
  43. «Bruins Down Bears». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko otsailaren 10a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  44. «UCLA Edged by Utah». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko otsailaren 18a. 2018ko abutuaren 24an kontsultatua.
  45. «UCLA Captures Masters Classic Title». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko martxoaren 4a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  46. «UCLA Scores Three Perfect 10s in Win over Stanford». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko martxoaren 11a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  47. «UCLA Scores Season-High 198.275 in Senior Send-Off». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko martxoaren 13a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  48. «UCLA Wins 2018 Pac-12 Gymnastics Championship». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko martxoaren 24a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  49. Txantiloi:Cita web
  50. «UCLA Wins Semifinal I to Advance to NCAA Super Six». UCLA Bruins (ingeleses). 2018ko abuztuaren 20a. 2018ko abuztuaren 24an kontsultatua.
  51. «UCLA Wins Collegiate Challenge with 197.700». UCLA (ingeleses). 2019ko urtarrilaren 12a. 2019ko urtarrilaren 19an kontsultatua.
  52. «Kocian Scores Perfect 10 as UCLA Defeats ASU». UCLA Bruins (ingeleses). 2019ko urtarrilaren 21a. 2019ko urtarrilaren 25an kontsultatua.
  53. «UCLA Remains Undefeated After Dual Meet Win at Stanford». UCLA (ingeleses). 2019ko urtarrilaren 27a. 2019ko urtarrilaren 31an kontsultatua.
  54. «UCLA Earns Season-High in 197.900-197.450 Win at OSU». UCLA (ingeleses). 2019ko otsailaren 2a. 2019ko otsailaren 15an kontsultatua.
  55. «Ross, Ohashi Score Perfect 10s in Win at Washington». UCLA (ingeleses). 2019ko otsailaren 10a. 2019ko otsailaren 15an kontsultatua.
  56. «UCLA Scores Season-Best 198.025 in Win over Arizona». UCLA (ingeleses). 2019ko otsailaren 16a. 2019ko martxoaren 1an kontsultatua.
  57. «Bruins Defeat Utes in Utah, 198.025-197.625». UCLA (ingeleses). 2019ko otsailaren 23a. 2019ko martxoaren 1an kontsultatua.

Kanpo estekak