Maddi Sarasua Laskarai (Itsasu, 1995eko azaroaren 22a) bertsolari eta olerkari lapurtarra da. Literatura irakasle lanetan dihardu. Aitor Sarasua bertsolariaren eta Maiana Laskarai irakaslearen alaba da.[1]
Ibilbidea
Hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Karlos Aizpurua, Patxi Iriart eta Jexux Arzallus izan ditu bertsogintzan irakasle. Gero, Baiona Lizeoko bertso eskolan, Odei Barroso eta Aimar Karrikarekin aritu zen.[1]
Eskolarteko txapelketetan maila bikaina eman zuen Iparraldekoa birritan eta Euskal Herrikoa behin irabaziz.[2] 2012an Xilaba txapelketan egin zuen debuta eta finalean sartu zen. Laugarren postua eskuratu zuen.[3] Horri esker 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen, eta txapelketa horretako bertsolari gazteena izan zen.[4] Ikasketek Gasteiza eraman zuten eta Arabako Koadrila artekoan hartu zuen parte Errekaleorreko taldearekin.[5]
Hizkuntza-plangintzan ikasketak egin ditu, eta alor horretan, euskararen inguruan, lana egin izan du.[6]
2024ko ekainean olerki liburu bat atera zuen, Biharraren hegietan izenekoa. Gai politikoak olerki bidez jorratzen ditu liburu hartan.[7] Liburua aurkezteko errezitaldi musikatuak egiten ditu Martin Bidaurrek lagunduta.[8]
Palmaresa
Liburuak
Biharraren hegietan, olerki bilduma (2024, Maiatz)[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak