Nobleziako familia batean jaio zen. Gabriel de Rochechouart, Mortemarteko dukea eta Tonnay-Charenteko printzearen alaba izan zen. 1663an Louis Henri de Pardaillan de Gondrin, Montespango markesarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.
1667an Luis erregearen maitale bihurtu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1674an senarrarengandik banandu zen.
Gortean izan zuen eraginak hamarkada bat iraun zuen, harik eta Pozoien aferak inplikatu zuen arte. Des Fontanges dukesa Montespanen aurkari bihurtu zen eta bat-batean hil zen. Hainbat pertsona hil zituzten sorginkeriagatik eta hilketagatik.