Mälaren[1] Suediako aintzira bat da, Svealand edo Sveartarren Lurraldean dagoena. Suedia osoko hirugarren handiena da, Vänern eta Vätternen ondoren. Bere hedadura, 1140 km²koa da, eta, bere gehienezko sakonera, 64 metrokoa da. Lakuak, bere urak, Itsaso Baltikoan isurtzen ditu, hego-mendebaldetik zein ipar-ekialdetik, zenbait kanalen bidez. Lakuaren ekialdereneko badia, Estokolmo erdian, Riddarfjärden edo Zaldunen Golkoa deitzen da.
Bi uharte handi ditu, Selaön, 91 km²ko hedadura duena eta Svartsjölandet, 79 km²koa.
Bi uharte txikiagok, Björkö eta Adelsök, aztarnategi bikingo bana dute (Birka eta Hovgården, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu dituenak.
Portu garrantzitsuak
Erreferentziak
Kanpo estekak