Suedierazkovatten hitzaren aldaera dela uste da, "ura" esan nahi du. Beste hipotesi batzuk ere badaude, vätter izeneko basoko izpirituetatik etor litekela diona esate baterako.
Geografia
Aintzirak 1.912 km² azalera eta 4.503 km² arroa ditu. Lekurik sakonena, Visingsöuhartetik hegoaldera kokatuta, 128 metrotara dago, baina, batez besteko sakonera 40 m da.
Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru, graben haran batean. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Isostasia mugimenduak oraindik ez dira gelditu eta Vättern hegoalderantz mugitzen ari da 1 mm/urte abiaduran.