Léon Herran (Baiona, 1896 – 1996) inprimatzaile, kazetari eta kultura eragilea izan zen, batez ere Lapurdiko hiriburuari buruz idatzi zuena.
Biografia
Santizpiritun jaio eta bizi izan zen; Léon sei seme-alabaren artean bosgarrena zen. Lanbidez inprimatzailea izan zen eta jaioterriko Imprimerie de la Presse izenekoan zuzendaria izan zen. Ikasketez autodidakta izan zen. Baionaren nortasuna eta berezitasunak ikuspuntu gaskoizale, frantseszale eta kontserbadoretik defendatzen dituztenen artean kokatu zuen bere burua.
Iritzi honetatik hurbil dauden hiriko zenbait kultura elkartetan egiteko garrantzitsua izan zuen:
Baiona euskal eremutik kanpo kokatzearen ikuspegia bazuen ere, euskal mugimenduarekin harremanak izan zituen eta adibidez hirian zalaparta handia sortu zuen Aintzina aldizkaria bere inprimategian argitaratu zen[3].
Baionako XX. mendearen hasierako historiaren eta istorioen narratzaile nagusienetakoa izan da. Arte eta Letretako zaldunen gurutzea eman zioten.
Lanak
- Chroniques Bayonnaises, Imprimerie Darracq, Baiona, 1972. 1980ko bigarren zatia bezala, egunkarietan idatzitako kronikek osatua.
- Mon Vieux Bayonne, Édition-Librairie Limarc, Baiona, 1980. 1955 eta 1977 artean Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonnen emandako konferentzietan oinarrituta. Hasierako autobiografia iturri gisa erabili da.
- Nouvelles Chroniques Bayonnaises, Édition-Librairie Limarc, Baiona, 1980.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak