- Artikulu hau fisikariari buruzkoa da; filosofoa gaitzat duena beste hau da: «Michel Foucault»
Jean Bernard Léon Foucault (Paris, Frantzia, 1819ko irailaren 18a - 1868ko otsailaren 11) frantses fisikaria izan zen.
Biografia
Fizeaurekin batera, astronomian argazkia erabili (1845) eta fotometriako eta espektroskopiako ikerketak egin ondoren, argiaren lastertasuna neurtzeko metodo bat prestatu zuen, airean eta uretan erabil zitekeena. Bi gai horietan lortu ziren emaitzek Fresnelen teoria egiaztatu zuten (1850).
1852an giroskopioa asmatu zuen. 1857an, teleskopioetako ispilu esferikoaren ordez, kristal zilarreztatuzko ispilu parabolikoa jartzea erabaki zuen, esferaren akatsa ezabatuz.
Erreferentziak