Armand Hippolyte Louis Fizeau (Paris, Frantzia, 1819ko irailaren 23a - Épernay, Frantzia, 1896ko irailaren 18a) frantses fisikaria. Foucaulten lankidea izan zen eta fisikako irakaslea Parisko eskola politeknikoan. Optikari buruzko azterketak egin zituen, eguzki espektroaren nukleo infragorriari buruzkoak batez ere. Eguzkiaren aurpegiaren lehen dagerrotipoa egin zuen (1845). Argiaren lastertasuna neurtu zuen lehena izan zen. Doppler efektua argi uhinen kasuan ere betetzen zela ikusi zuen; horrela aurkitu ahal izan ziren izar bikoitzak eta aztertu ahal izan zen Saturnoren eraztunen errotazio mugimendua. Frantziako Zientzia Akademiako zuzendari eta Britainiako Errege Elkarteko kidea izan zen.
Ikus gainera
Erreferentziak