Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Léon (Jean Reno) soldatapeko hiltzaile profesionala erosketa batzuk egiten ari den unean Mathilda (Natalie Portman) izeneko neskato bati bizia salbatzean arazotans artuko da, New Yorkeko Drogaren Aurkako Saileko poliziek neskatoaren etxea tirokatu eta haren senide guztiak sarraskitu baititu. Polizia hauen buruzagia Norman Stansfield da (Gary Oldman). Mathildak Léoni hark jarduten duen lanbidea irakas diezaion eskatuko dio: hasierako zalantzen ondoren, Léonek baiezkoa emango dio. Baina filma aurrera doan heinean, neskatoa bere salbatzailea den hiltzaileaz maitemindu eta bere senideetatik maite zuen kide bakarra zen anai txikiaren heriotza mendekatzea erabakitzen duenean drama bat bilakatuko da.