Lurraren zientziak (edo geozientziak) Lur planetari dagozkion zientzia guztiak biltzeko erabiltzen den terminoa da. Planeten zientzien artean kasu berezia da, orain arte dakigunagatik Lurra baita bizitza duen planeta bakarra. Lurren zientzien baitan lau diziplina nagusi daude: geografia, geologia, geofisika eta geodesia. Diziplina nagusi hauek fisika, kimika, biologia, kronologia eta matematika erabiltzen dituzte Lurraren ezaugarri nasugien ulermen kuantitatiboa osatzeko.
Lurraren zientzia nagusiak
Lurraren zientzien barruan hurrengoak sartzen dira:
Lurzoruaren zientziak lurrazalaren azaleko aldea aztertzen dute, gehien bat lurzoruaren eratze-prozesuei dagozkien esparruak. Bi atal nagusi ditu: edafologia eta pedologia.