Luis Echeverría Álvarez

Luis Echeverría Álvarez


50. Mexikoko presidente

1970eko abenduaren 1a - 1976ko azaroaren 30a
Gustavo Díaz Ordaz - José López Portillo
Mexico presidential candidate for the Revolutionary Institutional Party (en) Itzuli

1969ko azaroaren 8a - 1970eko uztailaren 5a
Secretary of Government (en) Itzuli

1963ko azaroaren 16a - 1969ko azaroaren 11
Gustavo Díaz Ordaz - Mario Moya Palencia (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Echeverría Álvarez
JaiotzaMexiko Hiria1922ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCuernavaca2022ko uztailaren 8a (100 urte)
Familia
Ezkontidea(k)María Esther Zuno  (1945 -  1999)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
(1940 - 1945) lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta legelaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Iraultzaile Instituzionala

Musicbrainz: 0b964433-f26f-4a17-871b-9fadaa3cf942 Discogs: 3523046 Edit the value on Wikidata

Luis Echeverría Álvarez (Mexiko Hiria, Mexiko, 1922ko urtarrilaren 17a - Cuernavaca, 2022ko uztailaren 8a) politikaria izan zen, Mexikoko lehendakari izana (1970-1976).

Partido Revolucionario Institucional (PRI) alderdiko kide izan da 1940tik aurrera. Hainbat kargu izan ondoren (Prentsa eta Propaganda Saileko zuzendaria, Finantzako zuzendaria eta Gobernuko ministro), Mexikoko lehendakari hautatu zuten 1970ean. 1968an, Barne Ministerioko idazkari zelarik, ehunka ikasle hil zituzten Hiru Kulturetako plazako sarraskian. 1976 arte izan zen Mexikoko lehendakaria. Ez Estatu Batuen, ez Errusiaren alde zeuden herrien erakundea bultzatu zuen. Presidente-kargua utzi zuenean (1976), Mexikoko enbaxadore izendatu zuten UNESCOn (1979 arte). Urte horretan, Australiara eta Zeelanda Berrira bidali zuten ordezkari diplomatiko gisa. Ondoren, Hirugarren Munduko Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Zentroko zuzendari izan da Mexikon. 1998an, Tlatelolcoko ikasle-hilketa ikertzen zituen legebiltzarreko biltzarraren aurrean deklaratu behar izan zuen. Harrezkero, zenbait aldiz eraman dute auzitara, genozidioa leporatuta. Giza Eskubideen Latinoamerikako Elkarteko (ALDHU) presidente izan da.

Erreferentziak

Kanpo estekak