Luis Dabán Ramírez de Arellano (Iruñea, 1841eko maiatzaren 28a - Madril, 1892ko urtarrilaren 22a) nafar ofiziala izan zen. Hamar Urteko Gerran eta Bigarren Karlistaldian parte hartu eta gero, 1884 eta 1887 artean Puerto Ricoko gobernadore izendatu zuten.