Luis Castro

Luis Castro

Gipuzkoako Foru Aldundiako presidentea

1932ko uztailaren 14a - ezezaguna

Bizkaiko gobernadore zibila

1931ko uztaila - 1932ko urria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Castro Casal
JaiotzaTolosa1880ko ekainaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1965eko abenduaren 10a (85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea lizentzia : filosofia, humanitateak
Unibertsitate Zentrala doktoretza
Zaragozako Unibertsitatea 1903) lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana
Izquierda Republicana

Luis Castro Casal (Tolosa, 1880ko ekainaren 18a - ib., 1965eko abenduaren 10a) gipuzkoar abokatu eta politikaria izan zen[1].

Biografia

Gurasoak irakasleak ziren Tolosan eta Luisek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Zaragozako Unibertsitatean. Zuzenbidea ere ikasi zuen eta Tolosan aritu zen abokatu. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, Acción Republicana eta Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. 1931ko uztailetik 1932ko urrira Bizkaiko gobernadore zibila izan zen.[2] 1932ko uztailaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiaren presidente hautatu zuten.[3] Gerra Zibila piztu zenean, Donibane Lohizunen erbesteratu zen. 1940ko ekainean Gipuzkoara itzuli eta 1941ean atxilotu eta Ondarretako espetxean sartu zuten.[4] Aske utzi zutenean, jaioterrira itzuli zen.

Bere seme Juan Antonio Castro Izagirre, Errepublikako Itsas Armadako ofiziala izan zen Gerran Zibilean eta Frantziako Itsas Armadakoa Bigarren Mundu Gerran eta baita hori bukatu ondoren ere.

Erreferentziak

Kanpo estekak