Luis Bárcenas Gutiérrez (Huelva, Espainia, 1957ko abuztuaren 22a) espainiar politikaria da, Alderdi Popularreko diruzain ohia eta Senatari ohia.
2009ko uztailaren 28an dimisioa aurkeztu zuen diruzain gisa, Gürtel kasua zela eta. 2013ko urtarrilaren 16an Pablo Ruz epaileak Gürtel aferari gehitu zion Suitzako agintariek berak han zuen diruaren inguruan egindako ikerketa: Suitzako bankuan zuen kontu korronte batean 22 milioi euro gordeta zeuzkan.
2013ko urtarrilaren 31n El Paisek diruzain ohiak ustez egindako hainbat ordainketa argitaratzen zituen, gutun-azaletan emandako dirua PPko eta bere inguruko hainbat kideri eragiten ziona, tartean José María Aznar eta Mariano Rajoy presidenteak. María Dolores de Cospedal, Rodrigo Rato, Jaime Mayor Oreja, Javier Arenas eta Angel Acebes ere agertzen ziren. Zehazki, Espainiako presidenteari 25.000 euro ordaindu omen zizkion urtero, 11 urtez[1].
2015eko urtarrilaren 22an, kartzelatik irten zen, 200.000 euroko bermea ordaindu ostean. Hemezortzi hilabete egon zen kartzelan[2]
Erreferentziak