Lucía Martínez Alonso

Lucía Martínez Alonso

(2017)
Bizitza
JaiotzaVigo, 1982 (42/43 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea eta perkusionista
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuabateria

Musicbrainz: 4b67c930-da39-4d81-abca-ab7dd1d16d80 Edit the value on Wikidata

Lucía Martínez Alonso (Vigo, Pontevedra, Galizia, 1982) galiziar jazz musikari, perkusionista, konpositore, kultur kudeatzaile eta bateria-jotzailea da.[1][2]

Bizitza

Musika ikasketak

Bederatzi urterekin, perkusio tradizionala eta zanfona ikasten hasi zen Vigoko Helduen Hezkuntza Zentroan. Folkloreko eta ahozko tradizioko musikariekin harremanetan jarri zen eta oso goiz hasi zen perkusio klasikoa, jazza eta ahozko musika lantzen.[3]

1998an orkestra-perkusio klasikoan eta bakarlari gisa lizentziatu zen Londresko Guildhall School of Music and Draman, eta 2006an perkusio klasikoan, Vigoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Praktikak egin zituen Galiziako Errege Orkestra Filarmonikoarekin (RFG), eta Galiziako Goi Mailako Musika Ikasketen Eskolako (RFG) 2002-2004 belaunaldian sartu zen.[4]

2006an bibrafonoa eta jazz bateria ikasi zituen Helsinki-Stadia Institutu Politeknikoko Erasmus Programaren barruan.

2007an Jazzeko lizentziatura lortu zuen Portoko Musika eta Arte Eszenikoen Eskolan. 2009an Bateria eta Konposizio Masterra egin zuen Berlingo Arteen Unibertsitatean, eta 2015ean Zinema Musikako Masterra Potsdam-Babelsbergeko Universität für Film und Fernsehen Konrad Wolf unibertsitatean.[3]

Big band, konposizio, bibrafono eta bateria mintegietan parte hartu izan du Italian, Portugalen, Espainian eta Ingalaterran. Bere irakasleetako batzuk Michael Lauren, John Hollenbeck, Kurt Rosenwinkel, Jerry Granelli, Jeff Davis, Dave Samuels, John Riley, Garrison Fewell, Dave Friedman eta Severy Pysalo izan ziren.

Musika ibilbidea

Lucia Martinez & The Fearless seikotea, Lucia Martinez & Azulcielo boskotea eta Lucia Martinez Cuarteto izeneko laukotea zuzentzen ditu.[5][1] Era berean, hainbat bandarekin jotzen du, adibidez Baldo Martinez baxu-jotzailearen Projecto Minho, Baldo Martinez eta Antonio Bravo MBM hirukotea, Tim Tum perkusio laukotea,[6] Josetxo Goia-Aribe: Hispania Fantastic, Pedro Cortejosa Proyecto Homo, Juana Gaitán Boskotearekin eta Agustí Fernández piano-jotzailearekin, zeinekin harreman artistiko sakona duen, eta, horri esker, hainbat taldetan parte hartu ohi dute, hala nola Ensemble Handian, edo hirukotean, Barry Guy kontrabaxu-jotzailearekin, Fundacja Sluchajentzat (inprobisazio askeko zigilu poloniarra) kaleratu dute “Bosque de niebla”. Gainera, Clasijazz Valparaiso Big Band taldearekin grabatu du, 2021ean, eta Andaluziako jazz eszenan aktiboki parte hartzen du.[7] Jazzaren, folkaren, musika tradizionalaren, musika inprobisatuaren eta musika klasikoaren esparruko musikari askorekin partekatu du agertokia, besteak beste, Maria João, Perico Sambeat, Carlos Bica, Jason Lindner, Alan Ferber, Alexander von Schlippenbach, Conny Bauer, Daniel Erdmann, Christopher Dell, Sebastian Schunke, OJM (Matosinhos Jazz Orchestra - Portugal), Laszlo Süle, Imaginasons Orchestra, Galiciako Errege Filarmonika, Uxía Senlle, Mercedes Peón, Rodrigo Romaní, Xabier Díaz eta Defne Şahin.

Jazz bateria katedra ematen du Sevillako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Ezaugarriak

Kontrasteak dira bere konposizioen ezaugarri nagusia, doinu oso indartsu baten eta sormen askatasunaren artean. Sormenak eta inprobisazio librea uztartzen ditu, bere inspirazioa literaturatik, irudietatik eta istorioetatik datorkio, eta bere musikarekin kontatzen ahalegintzen da.[2] Bere musika deskribatzen duenean beti nabarmentzen du Galiziako musika tradizioarekin eta munduko musikekin zerikusi handia duela eta hori dela jazza eta musika oro har ulertzeko duen era.[8]

Diskografia (hautaketa)

  • Dead Leaf Butterfly (Martinez, Allemano, Hilbig y Wandermayer) Ontmoeting (Jazzwerksatt,2023)
  • Lucía Martínez, Agustí Fernández, Barry Guy: Misty Forest (Fundacja Słuchaj! 2022)
  • Baldo Martínez / Juan Saiz / Lucía Martínez: Gigante frágil (Leo Records 2020)
  • Lucia Martinez & The Fearless (Karonte/NubaRecords 2020)
  • Uwe Oberg / Joe Fonda / Lucía Martínez: Relight (Not Two Records 2019)
  • Irene Aranda, Germán Díaz, Lucía Martínez: Tribus (2016)
  • Lucía Martínez & Agustí Fernández: Unwired (Pasoancho 2015)
  • Cuarteto Lucía Martínez: De viento y sal (Karonte/NubaRecords, 2014)
  • Shotgun Chamber Trio: Temas y danzas (Meta Records 2014, Hannes Buder eta Oleg Hollmannekin)
  • Lucía Martínez Berliner Projekt: AzulCielo (Karonte/NubaRecords, 2011, Ludwig Hornung, Viktor Wolf, Silke Lange eta Marc Muellbauerrekin)
  • TRIO MBM (Xingra/Karonte, 2011)
  • Sueños y Delirios (Karonte/NubaRecords, 2009)

Sariak eta aintzatespenak

  • 2024: Musika Saria Sevillako XIII. Agertoki Sarietan, Natalia Jiménezen Esperientziaren geometria lanarekin.
  • 2022: Jazzaren Gida Saria, Lucia Martinez & The Fearless lanarekin.
  • 2020: Lucía Martínez & The Fearless, Independent Music Awards sarietarako izendatua Artista Onenaren eta Jazz Album Onenaren ataletan.
  • 2014: De viento y de Sal, Independent Music Awards sarietan Jazz disko onena.
  • 2012: Azulcielo, Independent Music Awards sarietarako izendatua Artista Onenaren eta Jazz Album Onenaren ataletan.
  • 2009: Soños e delirios, Espainiako Musika Independentearen Sarietarako izendatua, jazz disko onenaren atalean.
  • 2007: Bibrafonista gisa, interprete onenaren saria jaso zuen Lisboako "San Luiz" jaialdian. [3]
  • 2007: Bibrafonista gisa, Lisboako "San Luiz" Jaialdian Talde Onenaren Saria jaso zuen.
  • 2007: Alemanian jasotako DAAD saria.

Erreferentziak

Kanpo estekak