Lucile Randon (Alès, 1904ko otsailaren 11 – Toulon, 2023ko urtarrilaren 17a), Ahizpa André izenez ezaguna, frantziar moja eta pertsona superzentenarioa izan zen. 118 urte eta 340 egun zituela hil baitzen.
Familia protestante batean jaio eta gaztetan katolizismora bihurtu zen. Maistra izan zen. 1944an moja katoliko ordenatu izan zen eta ospitaleetan lan egin zuen 1979an erretiroa hartu zuen arte. Hala ere, adinekoak zaintzen jarraitu zuen 100 urte bete zituen arte.
2022ko apirilaren 19an bere garaiko munduko pertsona bizirik zaharrena bihurtu zen, aurretik zeukan Kane Tanaka japoniar emakumea 119 urterekin hil eta gero.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak