Mary Louise Brooks (Cherryvale, Kansas, 1906ko azaroaren 14a - Rochester, New York, 1985eko abuztuaren 8a) estatubatuar flapper, aktore eta dantzaria izan zen.
Hamabost urterekin hasi zuen dantzari ibilbidea. Paramount Pictures enpresak kontratatu zuen eta 1938an izan zuen lehen protagonista papera. Marion Daviesen lagun mina izan zen eta William Randolph Hearsten zirkulu sozialean sartu zen. 1929an Alemaniara joan zen eta han filmatu zituen filmek nazioarteko izar bihurtu zuten. Garai hartako sex-symbol eta ikonotzat hartu zen. Erretiratu ondoren, alkoholismoa, joera suizidak eta pobrezia izan zituen. Ondoren, bere karrerari buruzko artikuluak idatzi zituen eta 1982an Lulu in Hollywood izeneko bere memoriak argitaratu zituen.
Filmografia
Kanpo estekak