Louise Abbéma (Étampes, Essonne, Frantzia, 1853ko urriaren 30a - Paris, 1927ko uztailaren 29a) frantziar margolari, eskultore eta diseinatzailea izan zen, Belle Époquè mugimenduaren parte. Nerabea zela hasi zen margotzen eta Charles Joshua Chaplin, Jean-Jacques Henner eta Carolus-Duranen ikasle izan zen. Sarah Bernhardti, agian bere maitalea, 23 urterekin egin zion erretratuarekin arrakasta eskuratu zuen[1].
Ondoren, hainbat leku publikoetan muralak egin zituen, bereziki Parisen eta Dakarren. 1893an Chicagon egin zen munduko erakusketan Emakumeen Eraikinean bere lanak erakutsi zituen[2]. Erretratuetan espezializatu zen, Txina eta Japoniako artisten eragin handiarekin, baina baita ere garaiki zen Édouard Manetengan, adibidez.
Ilustratzaile gisa, eskultore gisa eta diseinatzaile gisa ere aritu zen, eta Gazette des Beaux-Arts bezalako aldizkarietan ohiko idazlea zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak