Kimikan lotura hirukoitza atomoen arteko lotura kobalente mota bat da, non atomoek hiru elektroi-bikote partekatzen baitituzte[1]. Lotura hirukoitzak lotura bakunak eta lotura bikoitzak baino sendoagoak dira. Formula kimikoetan hiru linea paraleloz (≡) irudikatzen da[2].
Lotura hirukoitz ohikoetan nitrogeno molekularrean ageri da (N2). Bigarren ohikoena bi karbono-atomoen artean agertzen da alkinoetan. Beste funtzio-talde batzuk ere lotura hirukoitzak dituzte, zianuroak eta isozianuroak esaterako. Molekula ez-organiko batzuk hala nola difosforoak eta karbono(II) oxidoak lotura hirukoitza dute.
Ikus, halaber
Erreferentziak
- ↑ Lotura hirukoitz. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta; Itziar; Etxebarria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 76 or. ISBN 84-86967-71-6..