Alkinoakhidrokarburo alifatikoak dira, karbono atomo biren artean gutxienez lotura hirukoitz bat (-C≡C-) dutenak. Bere formula orokorra CnH2n-2 da.[1]
Azetilenoa (C2H2) da alkinorik sinpleena. Horren ondorioz alkinoen multzoari ere azitileno esaten zaie, adibidez, propinoarimetilazetileno esaten zaio.
Alkinoak ez dira soiik produktu sintetikoak landare eta onddo askotan aurki daitezke naturan, etsenplurako Ichthyothere, Chrysanthemum, Cicuta eta Oenanthe generoko landareetan[2].
Isomerismoa
Lau edo karbono-atomoa baino gehiago dituzten alkinoek isomeria dagerte, lotura hirukoitza posizio desberdinetan egon daitekeelako edo karbono-atomoak katea nagusiaren ordezkatzaile gisa egon daitezkeelako. Halaber, alkino ez diren beste isomero batzuk ere posible dira.
C2H2: azetilenoak isomerorik ez
C3H4: propinoak isomerorik ez
C4H6: 3 isomero: 1-butinoa, 2-butinoa eta 1,3-butadienoa (CH2=CH-CH=CH2)
C5H8: 3 isomero: 1-pentInoa, 2-pentinoa, eta 3-metilbutinoa