Los Delinqüentes andaluziar musika-taldea izan zen, jatorriz Jerez de la Fronterakoa. 1998an Miguel Ángel Benítez Gómez "Er Migue" (1983-2004) eta Marcos del Ojo "Er Canijo de Jeré" musikariek osatua, geroago Diego Pozo "Er Ratón" gehitu zitzaien.
Bere musika flamenko alaitsuenetik dator, rock, blues, reggae eta funkarekin uztartuta. Abestietan, esamolde herrikoiez beteta eta andaluzieraz abestuta, gitarra flamenkoak, kaxoiak eta kazooak pisu berezia dute.
Taldeak bere izena hartu zuen Venenoren 1977ko izen bereko albumeko Los delincuentes abestiaren izenburua estilizatuz. Taldearentzat Kiko Veneno bere erreferente musikal garrantzitsuenetako bat izan da beti.
Espainian eta Hispanoamerikan ezagunak, taldea Mexikon biran izan zen behin baino gehiagotan. Taldeak 2012an iragarri zuen banandu egingo zela, proiektu musikal independenteak hasteko.[1]
Albumak
Erreferentziak
Kanpo estekak