Los Borbones son unos Ladrones |
---|
|
Egilea(k) | Elphomega (en) , Los Chikos del Maíz, Def Con Dos, Zoo (en) , Pau Llonch, Rapsusklei, Sara Hebe (en) , Txarango, Gossos, Kop, Pirat's Sound Sistema (en) , Smoking Souls (en) , El Niño de la Hipoteca (en) , Companyia Elèctrica Dharma eta Bonobos (en) |
---|
Argitaratze-data | 2018 |
---|
|
Genero artistikoa | rapa |
---|
Hizkuntza | gaztelania eta katalana |
---|
Diskoetxea | Propaganda pel Fet! |
---|
|
|
|
|
Argumentu nagusia | Adierazpen-askatasuna |
---|
Los Borbones son unos Ladrones, adierazpen askatasunaren alde sorturiko rap abesti baten izenburua da. Pablo Hasel, Valtonyc eta La insurgencia musikarien kontrako auziei erantzun gisa sortu zuten hainbat musikari eta taldek. Model kartzelan grabatu zen bideoklipa, 2018ko apirilaren 8an, Bartzelonan.[1] Bideoklipa No Callarem taldeko pertsonek antolatutako astearen hasiera izan zen. Ekitaldian adierazpen askatasuna aldarrikatu zen.
Bideoklipan honako taldeak eta abeslariek abestu zuten; Elphomega, Machete en Boca, Los Chikos del Maiz, La Raiz, IRA, Def Con Dos, Noult, ZOO, Rapsusklei, Homes i Dones Lludriga, besteak beste[2].
Pau Llonchek proposatua izan zen, Pablo Hasel, Valtonyc eta La Insurgencia-ren kontrako auziei ezadostasuna adierazi behar zitzaiela eta. Abestian gaztelaniaz eta katalanez kantatzen dute dago eta auzipetutako musikarien zenbait esaldi ditu[2].
Abestia askoz ere ezagunagoa bihurtu zen 2021ko otsailean, Pablo Hasel-en gartzelatzean.
Erreferentziak
Kanpo estekak