London After Midnight, Erresuma Batuan The Hypnotist (euskaraz Londres Gauerdi Ondoren edota Hipnotizatzailea) 1927ko Tod Browning estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film mutu bat da. Tod Browning berak idatzitako The Hypnotist (Hipnotizatzailea) kontakizun laburrean oinarritua dago. Lon Chaney, with Marceline Day, Conrad Nagel, Henry B. Walthall eta Polly Moran aktoreek antzeztu zuten.
Film honen bitxikeria nagusia gaur egun inon ikusgai ez egotean datza, gaurdaino argumentuaren paperak eta istorio idatzia gorde izan diren arren, 1967an filmaren jatorrizko zintaren zeluloideko kopia guztiak Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxearen egoitzaren sute batean erre baitziren, hortaz filmaren argazki eta irudiak bakarrik ikusgai daude.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1920ko hamarkada, Londres hiriaren kanpoaldeko auzune bateko etxe batean, Sir Roger Balfour hilik agertu da, dirudienez tiroz bere buruaz beste eginda. Baina haren adiskide eta bizilagun Sir James Hamlinen (Henry B. Walthall) arabera hark ez zuen bere buruaz beste egiteko inongo asmorik inoiz erakutsi izan. Dena den, Edward C. Burke (Lon Chaney) Scotland Yardeko inspektoreak ofizialki suizidioa izan dela ondorioztatu eta kasua bere hartan geldituko da.
Handik bost urtera, kopazko kapela eta hortz puntadun gizon iluna eta Luna (Edna Tichenor) deritzon aurpegi goibeleko emakumea etxe hartan bizitzen jarriko dira. Bi bizilagun bitxi horien etorrerak Sir James Hamlinen susmoak berpiztu eta Scotland Yardera deituko du, honela Burke inspektorea kasua berrikertzeari ekingo dio.
Aktoreak
Kanpo estekak