Lola Anderson (jaioteguna: 1998ko apirilaren 16a) arraunlari britainiar bat da, munduko txapelduna eta urrezko domina olinpikoa irabazitakoa.[1] Nerabe zelarik erabaki zuen arraunean hastea, 2012ko Londresko Olinpiar Jokoak ikusten, Erresuma Batuak urrezko lau domina irabazi baitzituen arraunketan, aitak bultzatuta, unibertsitate garaian arraunean aritutakoa zenez.[2]
Ibilbidea
2022ko Europako Arraunketa Txapelketan urrezko domina bat irabazi zuen skull laukoitzean.[3] Horren ostean, brontzezko domina bat eskuratu zuen 2022ko Munduko Arraunketa Txapelketan Račicen (Txekiar Errepublika).
2023ko Munduko Arraunketa Txapelketan, Belgraden, urrezko domina irabazi zuen skull laukoitzean, arraunkide zituela Lauren Henry, Hannah Scott eta Georgina Brayshaw.[4]
Taldeak urrezko domina irabazi zuen skull laukoitzean, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen.[5]
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak