Loft, ganbara edo galeria eraikuntza baten espazio zabala, zatiketa gutxikoa, leiho eta argitasun handiarekin da. Berez, etxebizitza ez izateko sortutako eraikuntza modu horretan erabiltzean datza. Loft kontzeptua New York hirian sortu zen, 1950. hamarkadan, batez ere hiriko hiru auzoetan:Tribeca, SoHo eta Mendebaldeko auzoan. Alde horietan, aurretik, lantegi eta biltegi asko egon zen eta, hauek bertan behera gelditu zirenean, etxebizitzak moduan moldatu zituzten.
Hasiera
Lantegi hustuak aukera ezin hobea zen artistentzat haien tailerrak egokitzeko. Halaber, etxebizitzen eta apartamenduen prezioak oso altuak ziren eta utzitako espazio haiek diru gutxiko pertsoneei aukera berri bat eskaintzen zien. Hasiera batan horrelako espazioen okupazioa era klandestinoaz egin zen baina, denborarekin, berrituak eta erabilera askotarako moldatuak izan ziren: jatetxeak, dendak, margolaritza tailerrak, argazkilaritza tailerrak, arte-galeriak... Denborarekin ere luxuzko etxebizitzak bihurtu ziren. Gaur egun benetako fenomeno soziologikoa da bai Estatu Batuetan baita ere mendebaldeko Europan. Modu batez, abangoardismoaren eta goi mailako bizimoduaren sinonimoa dira.[1]
Askotan benetako lofts inguru pobreetan edo marginatuetan egoten dira, hau da, potentzialki arriskutsuak. Horregatik, egun loft itxurako etxebizitzak egiten dira beste motatako auzoetan, hau da, gezurrezko lofts. Mundu mailan ere, bestetik, auzo osoen antolaketa eta populazioa aldatu egin da, soziologikoki maila altuko biztanleak jasotzeko.