Loaren paralisia borondatezko edozein mugimendu egiteko aldi baterako ezintasuna da, loaren eta esnaldiaren arteko trantsizio-aldian gertatzen dena.[1] Lo egiten hasteko edo esnatzeko unean gerta daiteke, eta larritasun handiko sentsazioa izaten du.[2] Bere iraupena laburra izan ohi da, normalean minutu bat eta hiru minutu artekoa, eta hauen ondoren paralisia berez moteltzen da. Gertaeran, pertsona guztiz kontziente dago, entzumena eta ukimena ditu, baina ez da gai mugitzeko edo hitz egiteko, eta horrek antsietate handia eragin dezake. Hala ere, ez dago bizitzarako inolako arriskurik, arnas muskuluek automatikoki funtzionatzen jarraitzen baitute