Liu Hao, txineraz 刘 浩, (Yunnan (Txina), 1993ko irailaren 6a) piraguismoan lehiatzen den kirolari txinatarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina eskuratu zuen, C-1 1000 m modalitatean, 4.05,724ko denboraz, Isaquias Queiroz brasildarraren (urrezkoa) atzetik eta Serghei Tarnovschi moldaviarraren (brontzekoa) aurretik sailkatuz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen, Zheng Pengfei herrikidearekin batera, C-2 1000 m modalitatean ere, 3.25,198ko denboraz, Kubako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak